OKELA: artisten meeting pointaren aurkezpena

Okela Sormen Lantegikoak Jazarrera datoz ‘ARTISTEN MEETING POINTA’ proiektua aurkeztera.

Euskal Herriko artista plastiko eta bisualen sarea da. ‘ARTISTEN MEETING POINTA’ deituriko proiektua OKELA (Bilbo) espazioan bi hiletik behin burutzen diren jardunaldiak dira. Jardunaldietan parte hartu duten artistek aste bitako iraupena duen erakusketa kolektibo bat osatzen dute OKELA Sormen Lantegian. Erakusketak betiere interdisziplinarrak dira, ahalik eta espektro zabalena ordezkatuta egon dadin eta arte plastiko eta bisualetan disziplinen arteko elkarrizketak sustatzeko.

Helburuetako bat artisten topagune intergenerazionala sortzea da. Ez adin tarteari dagokionez, ibilbide artistiko ezberdinei dagokionez baizik.  Bestalde, ARTISTEN MEETING POINTA-ren helburua Euskal Herriko artista plastiko eta bisualen artxibo-mapping-sarea sortzea da, jardunaldietan parte hartzen doazen artistekin eta hiru hiletik behin zabaltzen diren deialdi irekiekin osatzen doana, apurka purka, lurralde historikoen errealitate artistikoaren argazkia izango dena sendotuz.

Zeintzuk dira egun Euskal Herriko edo bertan jarduten duten artistak? Non daude eta zertan dihardute?

okela.org webgunean Mapeo interaktibo honek aktiboan jarduten duten euskal artista plastiko eta bisualen inguruko fitxak, kontaktuak eta bideo elkarrizketak ditu eskuragarri.

okela

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.